musikaeskola16


Eskolak ekoiztutako musikalak eta poltsak

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAn 40. Urteurrena ospatzen dihardugu.Hori dela eta, poltsak eta eskolak ekoiztutako musikalen bideoak salgai jarri ditugu.Peter Pan, Alizia, Bretxa…Gabonetan opari berezia egin nahi badozu, eskolan ditugu salgai.


Bergarako Musika Eskolako Gabonetako Kontzertua

. Bergarako Musika Eskolak (BME) Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 22an, 18:30ean, Udal Pilotalekuan. 400 lagun inguruk hartuko du parte talde ezberdinetan banatuta eta berezia izango da emanaldia; izan ere, urtarrilaren 6an 30 urte beteko dira BMEk euskarazko Miserableak musikala estreinatu zuenetik, eta obra hartako abestiak izango dira entzungai, besteak beste, beste […]


Antzuolako ikasleen emanaldia

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO Gabonetako emanaldiekin jarraitzeko, gaur, abenduak 18, ANTZUOLAKO ikasleek ANTZUOLAKO TORRESOROA aretoan eskainiko dute emanaldia 18:30etatik aurrera.Trikiti, piano, biolontxeloa, perkusioa, flautak, oboeak, gitarra, tronboiak, saxofoiak, klarineteak eta ahots teknikako ikasleak, egitarau polita prestatu dute


BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO ABESBATZAK KANTUAN BOLUAN ETA AZKOITIKO GABON KANTEN JAIALDIAN

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ETA HASIBERRIEN ABESBATZAK, Gabonetako emanaldiei emango diote hasiera asteburu honetan.Bihar, abenduak 16, larunbata, arratsaldeko 18:30ean Boluko auzoan izango da HAURREN ABESBATZA emanaldia eskaintzen.Igandean berriz, HASIBERRIEN ABESBATZAKOEK, Azkoitiko GABON KANTEN JAIALDIAn hartuko dute parte!BERGARA, KULTURA, TRADIZIOA, ETORKIZUNA


MIZPIRUALDEko Aste Kulturala

MIZPIRUALDE EGOITZAko aste kulturala badator!!!Urtero moduan bertan izango gara musika eta dantza bertako egoilarrei eskaintzen.Azaroak 13, astelehena Bibolin eta Biola ikasleakAzaroak 14, asteartea, Hasiberrien abesbatza.Azaroak 15, asteazkena, Trikiti, pandero eta gitarrajoleakAzaroak 16, osteguna, Dantzariak.Saio guztiak 18:15etan izango dira.


100 urte kantuan

BERGARAKO ORFEOIAren 100 urteko ibilbidea ospatzeko aukera izan genuen atzo, azaroak 11.100 urte abesten, 100 urte herriko kultura sustatzen, 100 urte BERGARA herriaren izena hamaika lekutara eramaten…Bergarako Musika Eskola, Orfeoiarekin elkarlanean aritu da sortu zenetik, duela 40 urte. Orfeoiko etorkizuneko abeslariak trebatuz eta bergarar guztiei ahots eta musika prestakuntza eskainiz.Atzo […]


EUSKAL HERRIKO XLV.DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT

Bergarako Musika Eskolak , Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko  XLV.Dantza Solte Txapelketa antolatu du 2023ko azaroaren 12an, igandez. Izena emateko epea azaroaren 2an bukatu zen eta 16 urtetik beherako  9 bikotek ema dute izena: 1. Elene Astiazaran – Oier Arriaran AZPEITIA 2. Judith Jacinto – Manex Elgeta LEZO-OIARTZUN […]


GAU BELTZA

Heldu da urriak 31, gau beltza: Musika eskolako abesbatza, ahots teknikako ikasleak eta trikitilariak Jardun euskara elkarteak antolatutako Gau Beltzean parte hartuko dugu; arratsaldeko 18.15etan San Martin plazan kanta desberdinak abestuko ditugu. Xanduli-manduli, kikirriki…….


BILERA INFORMATIBOAK

Dagoeneko kurtsoari hasiera eman diogu.Eskolaren eskaintzari buruzko zalantzak izanez gero, datorren astean zehar bilera informatiboak egingo ditugu Musika Eskolako eraikinean. Herritar guztiak zaudete gonbidatuta!!! Todas las reacciones:55