Uncategorized


Badator korrika

Badator Korrika!!!Musikariok bertan egongo gara! HITZEKIN eta MUSIKAREKIN EUSKERAZ!!! Musikarion kilometroa Zumelaga parean izango da: 236-1 km. Apirilaren 1ean, ostirala 12:12an. Korrika kulturaleko ekitnzetan ere parte hartuko dugu: bezperan, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean, erraldoiekin batera irtengo gara trikitilali eta panderojoleak. Egunean bertan, arratsaldeko 19:30etan plaza dantzak gidatuko ditugu Seminarixoko karpan.


XVIII.Apirilean Musika

Martxoaren 27an hasi eta apirilaren 27ra arte izango da aurtengo Apirilean Musika. Musikarekin gozatzeko eta herritarrei gerturatzeko helburuz 28 ekintza antolatu ditugu: ikastaroak, instrumentu ezberdinen emanaldiak, elkartrukeak, musika kalean…. Dagoeneko 38 urte daramagu Bergarako Musika Eskolak herritarrei hezkuntza musikala gerturatzen, eta eginkizun horretan “ezinbestekoa” izan da Apirilean Musika ekimena. XVIII. […]


EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA

Martxoaren 26an, larunbata Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatuko da Pasaian eta Bergarako Musika eskolako trikiti eta pandero ikasleak bertan izango dira. Egun osoko egitaraua izango da: 11:30 Elkartzea 12:00 Kalejira 13:00 Kontzertuak: TRIKI-BLINDERS, TRIKIDANTZ, IRATZAR eta KORRONTZI 14:30 Bazkari herrikoia Trintxerpen 18:00 Kalejira erraldoia eta familia argazkia


Bakearen aldeko ekitaldia

UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko kide guztiak kalera aterako dira martxoaren 15ean, 18:30ean, bakearen aldeko kontzertu bateratua eskaintzeko. Martxoaren 15ean, UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko eskola guztiek bat egingo dute bakearen aldeko emanaldia eskaintzeko. Hala, 18:30ean , Elkarteko Eskoletako ikasle zein irakasleak beren hirietako kaleetara aterako dira ( […]


Monzon-Ganuza saria: Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Ayastuyk bizitza osoan euskararen, euskal kulturaren, Euskal Herriaren alde egindako lanagatik jaso dute saria

Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatutako Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria banatu zen atzo, martxoak 10, bigarren urtez, Bergarako Seminarixoan egindako ekitaldian. Bergarako Musika Eskolako Alazne Suinaga, Miren Elorza eta Beñat Askargorta biolin joleek, Uxue Garitano biolontxelo joleak, eta Eneko Galdos dantzariak ere parte hartu zuten ekitaldian. 2021eko martxoaren 9an […]


KUKUBIKU KANTAK I – HAUR ABESBATZAK, AURKEZPEN KONTZERTUA

KUKUBIKU KANTAK I – HAUR ABESBATZAK AURKEZPEN KONTZERTUA Euskal Kantu Zaharren 20 moldaketa berri TOLOSA 2022.03.12San Frantzisko elizan 20:00tan Abesbatza partehartzaileak:– Andoaingo Musika Eskolako Abesbatza– Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatza– Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza– Donostiako Ekoik Abesbatza– Hernani Musika Eskolako Abesbatza– Ordiziako Oroith Txiki Abesbatza– Soraluzeko Haur Abesbatza Zuzendariak: Junkal […]


Ikastaroak: Aukera berriak sortuz

Bergarako Musika Eskolaren ikastaroen proposamena, aurten SAN JOXEPE ELKARTEAREKIN elkarlanean!!!!Anima zaitezte eta gozatu musikarekin!!! MUSIKA FAMILIAN IKASTAROA IRAKASLEA: Maite Vicuña EGUNAK: Martxoak 26, apirilak 30, maiatzak 28 (40’) ORDUTEGIA. Bi talde osatuko dira: TALDE 1: 11:00-11:40 TALDE 2: 12:00-12:40 TOKIA: Bergarako Musika Eskolan NORI ZUZENDUTA: 1-4 bitartekoentzat (ikastaroa bukatzen denerako […]


Stoltz organoari agur ekitaldia

Otsailaren 19an San Pedroko organoari agur ekitaldia egingo zaio. Berritze lanak egiteko desmuntatu eta Lyonera garraiatuko dute berritzera. Agur ekitaldi honetan Erraldoi taldeak, Musika Eskolak, txistulari bandak eta koro parrokialak parte hartuko dugu. Eguerdiko 12:00etan erraldoien kalejira izango da eta arratsaldeko 20:00etan kontzertua San Pedro elizan: Musika Eskolako haurren abesbatza, […]