SORGIN-DANTZA ETA GAZTE BANDAREN KALEJIRA ARATUSTEETAN

Badatoz, 2023ko aratusteak. Otsailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19:00 etan,   Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariak kalera irtengo gara eta ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin-dantza eskainiko dugu. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan. Otsailaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 16:30etan   Musika […]


2023 IKASTAROAK PREST!

Badatoz aurtengo proposamen berriak. AUKERA BERRIAK SORTUZ!!! IKASTAROAKOndo aztertu aukera guztiak eta zuretako moduko bat ikusten badozu ez galdu aukera eta otsailaren 22a baino lehenago eman Musika Eskolan izena!!!idazkaritza@bme.e.telefonica.net943765780 Musika familian: Familian musikaz gozatu ahal izateko, Maite Vicuña musikoterapeutak sortutako ikastaroa. Gordon metodoan erabiliz, abestian, dantzan eta perkusio txikian oinarritzen da. […]


Bretxa musikala

1813ko Donostiako sutearen gaineko Bretxa musikala urtarrilaren 13an estreinatuko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Guztira 3 emanaldi eskainiko dira: 13an, 14an eta 15ean. Eta martxoaren 4an Bergarara helduko da. Toti Martinez de Lezearen nobelan dago oinarrituta. Musika Eskolari aitortza: Bergarako Antzerki Musikala (BAM) elkarteaz gain, Bergarako Musika Eskolaren, Donostiako Union Artesana elkartearen, […]


Antzuolako ikasleen gabonetako kontzertua

Gabonetako emanaldiekin jarraitzeko, gaur (abenduak 19) Antzuolako ikasleen txanda da.Arratsaldeko 18:30ean Torresoroa Antzokian, instrumentu ezberdinekin eta kantuan 57 ikaslek, ilusioz eta gogoz prestatutako emanaldia eskainiko diete herritarrei.Ongi etorriak izango zarete!!!


HASIBERRIEN ABESBATZA GABON KANTEN JAIALDIAN AZKOITIN

Emanaldiz betetako asteburuari amaiera ona emateko, Abenduaren 18an floreaga ikastetxeak antolatzen duen Gabon Kanten jaialdian izan gara HASIBERRIEN ABESBATZAREKIN.Ze ondo abestu duten eta ze ondo pasatu dugun!!!


BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA

ABENDUAREN 16an, OSTIRALA, ohiko BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA eskainiko dugu Hau Udal pilotelekuan izango da arratsaldeko 18:30etan. Parte hartuko duten taldeak: Suzuki taldea, Musika eta mugimendu tailerreko ikasleak, Hasiberrien abesbatza, Trikiti-pandero-perkusio eta dantza taldea, haurren abesbatza, orkestra sinfonikoa eta Gazte Banda. Bukaerako tuttia eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute […]


BIKOTE GAZTEEN EUSKAL HERRIKO XLIV.DANTZA SOLTEKO TXAPELDUNAK ANE JAUNARENA-MIKEL ESNAOLA LEZOTARRAK

Bergarako Musika Eskolak , Gipuzkoa Dantzarien Biltzarra eta Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatu du 2022ko azaroaren 27an, igandez, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoa aretoan (sarrera doan).  Aurten, 16 urtetik beherako 11 bikotek eman dute izena eta 10 aurkeztu Jatorriari dagokionez, bikote guzTiak gipuzkoarrak izan dira: Azpeitiko […]


SOKA TALDEA UNEDeko kurtso hasierako ekitaldian

Gaur, beste urte batez, Eskolako soka taldeak UNEDeko kurtso hasierako ekitaldian jotzen egon da.Eskerrik asko UNEDari gonbidatzeagatik eta zorionak gure ikaskeei egindako ekitaldi politarengatik!


Mizpirualde egoitzako aste kulturalean musika eskolako ikasleak

AZAROAREN 21Etik 27ra mizpirualde egoitzan Aste Kulturala ospatuko da eta Bergarako Musika Eskolako ikasleak bertan parte hartuko dute: Azaroak 21, astelehena: Soka Taldea Azaroak 22, asteartea: Hasiberrien abesbatza Azaroak 23, asteazkena: Trikiti, pandero eta gitarra ikasleak Azaroak 24, osteguna: Egoitza kanpoaldean musika eskolako gazte banda, ikasle eta gurasoak Saio guztiak […]