GAU BELTZA BERGARAN

Herriko hainbat talderekin elkarlanean, aurten ere gau beltza izango da Bergaran. San Joxepe elkartea, Bergarako Musika Eskola, Bedelkar, Ndank-Ndank, Aindau, gaubeltza.eus, Ugutz eta Bergarako udalaren laguntzarekin, urriaren 19a eta 31 bitartean hainbat ekintza izan ditugu: Gau Beltzean girotutako tailerrak, Musika Eskolako talde instrumentala eta abesbatzak plazan, txokolatada, Bautista leprosuaren bisita […]


Mugarik gabeko Musikarien elkartearekin elkarlanean, konexioa Guatemalakin

Bergarako Musika Eskolakook MUGARIK GABEKO MUSIKARIEN ELKARTEarekin elkarlanean, Guatemalako El RECUERDO Kultur Kooperatibako Musika Eskolarekin konexioa egin genuen urriaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Musika partekatzeaz gain, bi herrialdeetan GENERO INDARKERIAREN aurkako bizipenak eta iritziak partekatu genituen. Maite Aristegi Martxantera elkarteko kidea eta musika eskolako ikasleak, Euskal Herriko egoerari buruz hitz egin […]


ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXII.ZIKLOA

ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXIII. ZIKLOA hasi da. Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza, Bergarako Orfeoia Gaztea eta AITOR OLEA organojoleak, datorren larunbatean, urriak 8, arratsaldeko 20:00etan, kontzertua eskainiko dute Sta.Marina Parrokian. Sarrera doan.


HELDUENTZAKO EUSKAL DANTZAK

Bergarako Musika eskolak, dantzan ikasi eta egin nahi dutenentzant Helduentzako  Euskal Dantzak eskaintzen ditu. Ikaslearen maila arabera, hainbat talde ditugu eta hasiberrientzat talde berri bat sortzera goaz. Gainontzeko taldeetan ere plazak bete arte, izena eman leike. Taldeak: Asteazkena, goizez, 9:30-11:00, oinarrizko maila Asteazkena, arratsaldez, 19:00-20:30 oinarrizko maila (talde berria) Osteguna, […]


GINKANA MUSIKALA

Bi urte ostean, merezitako San Martinak izan ditugu Bergararrok, eta Bergarako Musika eskolaren presentzia ez da falta izan.Hurrengo geltokia KULTURA KALERA. Datorren igandean 11:30etatik 14:00etara, Bergarako kaleetan izango gaituzue berriz.GINKANA MUSIKALA antolatu dugu LHko ikasle guztientzat. Herriko hiru gunetan: San Martin Plaza,Irizar Jauregiko jardinetan eta Irala kalean, eskolak eskaintzen dituen […]


Bikote Nagusientzako 37.Dantza Txapelketa, musika eskolaren eskutik

San Martin jaien egitarau barruan, irailaren 17an, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Dantzari Biltzarraren laguntzaz, Bikote Nagusientzako 37.Dantza Txapelketa antolatu dugu. Aurkeztu diren zazpi bikotetatik sei gipuzkoarrak izan dira eta zazpigarrena Gipuzkoako eta Bizkaiko bikoteak osatutakoa. Aurtengo Bergarako dantza askatu txapelketa, Maren Galvez-Gorka Granado (Lezo-Sopela) bikoteak irabazi du. Bigarren Saria berrriz, […]


SAN MARTIN JAIAK: helduen danborrada, haurren danborrada…..

San Martin jaietan Musika eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak jaietan murgilduta ibiliko gara: Irailak 15, osteguna: -Mizpirualde Egoitzan Trikitilariak eta gauen Helduen danborrada Irailak 16, ostirala-Haurren danborradan Gazte Banda Irailak 17, larunbata-Bikote Nagusien 37.dantza txapelketa “Moises Azpiazuren oroimenez Irailak 18, igandea-Afrikar dantza eta musika


2022-2023 hasiera eta matrikulazioa zabalik!

Uda musika eginez, ikasten,gozatzen eta gozarazten pasa ostean, prest gaude ikasturteari hasiera emateko.Irailaren 5ean, astelehena, 16:00etan hasita eta 19.00ak arte, instrumentuen ordu banaketa egingo dugu.Irailaren 7an, klase guztiak hasiko dira.Musika ikasiz, gozatu nahi baduzu, oraindik aukera daukazu. Irailaren 1ean matrikulatzeko epea zabalduko dugu, plazak amaitu arte!!!Matrikula egiteko aukera ezbedinak daude:· […]