APIRILEAN MUSIKA
Apirilaren 20tik 26ra bitartean ospatuko dugu Apirilean musika ekimenaren XXII. aldia. Bergarako musika eta dantza eskolako neska-mutilek aste osoko egitaraua izango dute, eta askotariko ekintzak egingo dituzte egun horietan. Hilaren 20an, 18:00etan emango diogu hasiera zikloari eskolan, eta instrumentua aukeratzeko saioa izango da. eta San Joxepe terrazan Helduen taldea. Hurrengo […]
Udaberriko Jaia
Maiatzaren 16an, ostirala, Udaberriko Musika eta Dantza Eskolako jaia ospatuko du. Hona hemen egitaraua:
2025-2026 matrikulazioa
Jadanik 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa zabalik dugu. Ekainaren 5a bitartean, bertan eskaintzen ditugun jardueretan matrikulatzeko aukera izango da. Matrikulako inprimakiak musika eta dantza eskolako idazkaritzan edo web gune honetako matrikulazioa sailean aurkitu dezakezue Edozein gauzetarako, gurekin jar zaitezkete harremanetan.
ATE IREKIAK
Datorren larunbatean, maiatzak 10, 10:30etatik 13:00etara , Bergarako Musika eta Dantza eskolako jarduera ezagutzeko asmoz, ATE IREKIAK egingo ditugu. Bertan, 11:00etan bertako ume txikienek ipuin musikatu bat eskainiko dute eta ondoren 13:00ak arte, etengabeko musika eta dantza jarduna izango da. Hortaz gain, txapa tailerra eta aurpegi margoketa ere egongo da. […]


