Ikastaroak: Aukera berriak sortuz

Bergarako Musika Eskolaren ikastaroen proposamena, aurten SAN JOXEPE ELKARTEAREKIN elkarlanean!!!!Anima zaitezte eta gozatu musikarekin!!! MUSIKA FAMILIAN IKASTAROA IRAKASLEA: Maite Vicuña EGUNAK: Martxoak 26, apirilak 30, maiatzak 28 (40’) ORDUTEGIA. Bi talde osatuko dira: TALDE 1: 11:00-11:40 TALDE 2: 12:00-12:40 TOKIA: Bergarako Musika Eskolan NORI ZUZENDUTA: 1-4 bitartekoentzat (ikastaroa bukatzen denerako […]


Stoltz organoari agur ekitaldia

Otsailaren 19an San Pedroko organoari agur ekitaldia egingo zaio. Berritze lanak egiteko desmuntatu eta Lyonera garraiatuko dute berritzera. Agur ekitaldi honetan Erraldoi taldeak, Musika Eskolak, txistulari bandak eta koro parrokialak parte hartuko dugu. Eguerdiko 12:00etan erraldoien kalejira izango da eta arratsaldeko 20:00etan kontzertua San Pedro elizan: Musika Eskolako haurren abesbatza, […]


17. Andoaingo Piano Jaialdia

Otsailaren 12an eta 13an ospatuko den Piano Jaialdia, Andoaingo Udalak eta Deiadar Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkarteek antolatu dute. 18 urte arteko pianistei zuzendutako jaialdia da eta Bergarako Musika Eskolako 12 ikasle parte hartuko dute. ●Partaide bakoitzak oinarrietan agertzen diren zerrendetatik obra bat joko du.●Epaimahaia hainbat piano irakasleek osatuko dute.●Epaimahaiak, batez […]


Piano-jole harrobiaren kontzertua Arrasaten

Bergarako Musika Eskolako piano joleek gogor dihardute Otsailaren 12 eta 13an Andoainen ospatuko den piano jaialdirako prestatzen.Atzo, urtarrilak 31, Arrasateko Amaia Antzokian izan zuten prestaketa horren barruan lehen kontzertua. Arrasate Musikalek antolatuta, Soraluze, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Bergara eta Arrasateko pianojoleek kontzertu ederra eskaini zuten.Irati Urrutia, María Bengoa, Ekia Mendieta, Sara […]


Bergarako Musika Eskolako gabonetako kontzertua

SUZUKI TALDEA eta MUSIKA TAILERREKO IKASLEAK Kicknerbocker glory………………………………….…………..…….S. Nelson Allegro………………………………………………………………….S. Suzuki Lightly roww……………………………………………………………Herrikoia **Din dan don…………………………………………………………………………….Herrikoia **Tailerreko ikasleak Pianojolea: Lere Ugarte Musika Tailerreko irakaslea: Eli Mendiaraz Zuzendaria: Josune Ena TRIKITIXA, PANDERO  eta DANTZA TALDEAK Sutan Dantzan ………………………………………………………Julen Alonso Bakarlariak: Laida Unamuno eta Amaiur Olabarria Arin-arina ………………………………………….…………………Herrikoia Zuzendariak: Aritz Alustiza, Mireia […]


Antzuolako ikasleen gabonetako kontzertua

Gabonak gertu ditugu eta zorionez kontzertuak nonahi aurkitu ditzakegu.Antzuolan ere, Gabonetako kontzertuak izango ditugu Musika eskolak udalaren laguntzaz antolatuta, baten falta bi.COVID egoerak bi kontzertu egitera behartu gaitu, baina ezerk ez gaitu isilaraziko!!!Gaur, abenduak 16, osteguna, 18:00etan Torresoroa aretoan. Bigarrena, abenduaren 22an izango da ordu berean.Musukoa, distantziak, COVID pasaportea…


XLIII. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT

*43. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT,  Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako dantzari biltzarraren  laguntzaz antolatu du.   Txapelketa, azaroaren 28an, igandea, eguerdiko 12:00etan Seminarixoa aretoan izan da. *Guztira, 16 urtetik beherako 13 bikotek eman dute izena, guztiak gipuzkoarrak: Azpeitiko 7 bikote, Zestoako bikote 1, Ibarrako bikote […]