2018-2019 ikasturterako Bergarako Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.
Eskolaren helburuak hauek dira:
- Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.
- Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)
Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop…).
Musika ezenikoan lan handia egin du azkenengo urteetan, baita beste herri batzuekin ere elkarlana ….eta 2017-2018 ikasturtean ohiko klaseez gain, hainbat lan eta ekitalditan parte hartu du:
Alizia Herrialde Miresgarrian musikala, kontzertu didaktikoak, Erlauntzaren sekretua ipuin musikatua, topaketak, elkartrukeak, kontzertuak, herriko kaleak animatu (gazte bandarekin, big band-arekin trikitilariekin, txisturariekin, dantzariekin), antzerki eta dantza tailerrak…….
2018-2019 ikasturteari begira ondorengo ikasketak eskainiko ditu:
- Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)
- Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)
- Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)
- Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera- helduentzat ere)
- Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
- Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
- Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
- Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa
- Istrumentu herrikoiak: trikitia, panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.
- Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria
Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:
- Orkestra sinfonikoa
- Gazte Banda
- Big Band
- Konboak
- Abesbatzak
- Akordeoi taldea
- Gitarra taldea
- Trikiti taldea
- Txistu taldea
- Dantza taldea
Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea eta kaleratzea da.
Matrikulatzeko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 15era.
Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era
(943765780
idazkaritza@bme.e.telefonica.net