Otsailaren 8an, osteguna, arratsaldeko 19:00 etan, Bergarako Musika eta Dantza Eskolako trikitilariak, dantzariak eta Fanfarrea kalera irtengo gara eta ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin-dantza eskainiko dugu. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan, hartza ere aterako da domadorearekin.
Geldialdiak: San Martin plazan, Fraiskozuri plazan eta Iralan.
Otsailaren 13an, asteartea, arratsaldeko 16:30etan Musika Eskolako gazteen bandak KALEJIRA egingo du. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, mizpirualde egoitza, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri plaza, Herrilagunak, Irala kalea, Simon Arrieta plaza, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola