Bergarako musika eskolako ikasleak “Emakumeen etxea” inaugurazioan


Herriko Martxantera taldeak antolatuta, Emakumeen etxe bihurtu da Aroztegi.

Inaugurazioa martxoaren 10ean, ostiralean, arratsaldeko 19.00etan izan zen eta ekitaldia dotorea eta hunkigarria izan zen Bergarako 30 emakumek (Beart) egindako lanak herritar guztiei gerturatzeko. Aroztegi aretoa txiki geratu zen.

Musika, Bergarako Musika eskolako ikasleek jarri zuten: Alaine Egizabal, Saioa Leturia eta June Odriozolak  –akordeoia, flautak eta txalaparta–, eta bertsoak eta dantza izan zituzten lagun Emakumeen Etxea erakusketaren irekiera ekitaldian. Eta protagonista bakarra: emakumea. Ekitaldi xumea, baina hunkigarria izan zen eta elkartutako askok malkoak izan zituzten begi bistan. Etxe batean emakumearen lana/rola/ egoera adierazi nahi izan zen perfomance intxura hartu zuen ekitaldian:

-3 abesti flauta eta akordeoiarekin eta Maite Aristegiren bertsoen laguntzarekin, etxean egiten den sarrera, edertasunaren inguruan komunean sortzen diren zalantzak eta agurra egin ziren.

-Beste bi abesti txalaparta eta Selena dantzariaren bidez,  logelako intimitatea eta sukaldeko lanak eta estresa adierazi ziren.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude