Bergarako Musika Eskolak , Gipuzkoa Dantzarien Biltzarra eta Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatu du 2022ko azaroaren 27an, igandez, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoa aretoan (sarrera doan).
Aurten, 16 urtetik beherako 11 bikotek eman dute izena eta 10 aurkeztu Jatorriari dagokionez, bikote guzTiak gipuzkoarrak izan dira: Azpeitiko 6 bikote, Lezoko bikote 1,eta Lezo-Pasai Donibane, Lizartza-Andoain eta Astigarraga- Oiartzuneko bikote bana.
*Epaimahaia, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 4 kidek osatu dute:
- Ane Anza (Donostia)
- Arantxa Garin (Hernani)
- Estela Atorragasti (Orio)
- Nahikari Vizuete (Lezo)
Idazkari lanetan Antxon Mendizabal egon da.
*Behin txapelketa bukatuta eta epaimahaiak erabakia hartu bitartean, Bergarako Musika Eskolako dantzariak igo dira oholtzara: Neomak taldearen Ilargi berriak koreografia sortu eta aurkeztu dute: alde batetik, Bergarako gure ikasle/dantzarien presentzia ziurtatu dugu, txapelketan ez baina erakusketan bai. Bestetik, hainbeste fandango eta arin-arin ikusi eta gero, euskal dantzetan oinarrituta baina modalitatez aldatzea, ikuslearentzat oso ona dela derizogu. Oso gustoko eta zaindua izan da (jantziak, koreografia…..)
*Partaideen zerrenda eta sailkapena:
1 Ane Jaunarena – Mikel Esnaola LEZO
2 Onditz Esnaola – Jurgi Errandonea LIZARTZA-ANDOAIN
3 Jone Arriaran – Izaro Arandia AZPEITIA
4 Malen Arrizabalaga – Enaitz Segurola AZPEITIA
5 Alaitz Elorza – Aner Elorza AZPEITIA
6 Naia Amorena – Manex Elgeta ASTIGARRAGA-OIARTZUN
7 Ihintza Erauskin – Danel Castillo LEZO-PASAI DONIBANE
8 June Izagirre – Jare Labaka AZPEITIA
9 Iara Sustaeta – Ane Lazarobaster AZPEITIA
10 Elene Astiazaran – Oier Arriaran AZPEITIA
SARIAK:
· Jantzi egokiena:
Naia Amorena – Manex Elgeta (Astigarraga-Oiartzun)
· 12 urte artekoen artean ongien sailkatutakoa:
Elene Astiazaran – Oier Arriaran (Azpeitia)