Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote nagusientzako 34. Dantza txapelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2019ko irailaren 13an, arratsaldeko 19:30etan, Seminarixoan (sarrera doan).
*Guztira, 16 urtetik gorako 12 bikotek eman dute izena , Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariak izango ditugu:
1. Iker Sarasua – Enara Arrizabalaga AZKOITIA-AZPEITIA
2. Mikel Subinas – Maite Beobide AZPEITIA
3. Jon Ander Iriondo – Maider Arrieta AZPEITIA
4. Aner Kerejeta – Nagore Kerejeta AZPEITIA
5. German Aranburu – Elaia Elorza AZPEITIA
6. Eneko Sarasua – June Elorza AZKOITIA-AZPEITIA
7. Irati Olaizola – Idoia Narbaiza LEGAZPI
8. Laura Bastida – Ekain Uzkudun AZPEITIA
9. Saioa Galarraga – Julen Murgiondo BERGARA
10. Gorka Granado – Irati Lopez SOPELA
11. Itziar Bastida – Anaitz Lizartza AZPEITIA
12. Gorka Kerejeta – Leire Eizmendi AZPEITIA-ERREZIL
*Epaimahaikoa, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 3 kidek osatuko dute:
- Ane Anza (Donostia)
- Gabriel Alonso (Sestao)
- Jone Idiazabal (Errenteria)
- Idazkari lanetan Esti Iturria
Sariak:
Ondorengo sariak emango dira:
- Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.
- Saria. Garaikurra eta 180 €.
- Saria. Garaikurra eta 170 €.