2024ko ekainaren 18an, arratsaldeko 19:30etan San Martin plazan Musika Eskolako dantzarien emanaldia izango da.
Bergarako Musika eskolako 70 dantzarik parte hartuko dute: 6 urtetik hasi eta adin guztietakoak.
45 minutuko iraupena izango du.
Ikasturte zehar hainbat ekintza egin dituzte, gehienak euskal dantza tradizionalean oinarrituak (sorgin dantza karnabaletan, erramu zapatua….) eta azken hiruhilabete honetan beraiekin landutako koreografiak ikusteko aukera izango dugu, euskal musikan oinarrituta ( Julen Alonso, Sorotan Bele, kepa Junkera, Neomak, Tapia eta Leturia, Ertzak…..).