Erramu zapatuko Dantza emanaldia, martxoaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, San Martin plazan izango da. Orduerdi inguruko ekitaldia izango da.
Dantza ikasleek, Eneko Galdos irakaslearen zuzendaripean, Euskal Herrian egiten diren Dantza tradizionalak dantzatuko digute: makil Dantza, ezpatadantza…..
COVID-19a dela eta, neurriak jarri eta beteko dira, besteak beste, distantziak bermatu, hidrogela eskura jarri, eta edukiera mugatu (80 lagunendako aforoa).