“Horra, horra” jaialdian Bergarako Musika Eskolako abesbatza
“Horra, horra!” Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren ekimena da, 2017an sortutakoa. Iaz Eguberritarako errepertorio berri bat landu zuten herri desberdinetan eskaintzeko eta aurtengo abenduan geldialdia egingo dute Bergaran. Udal Pilotalekuko kontzertuan talde hauekin gozatzea izango dugu: Bergarako Musika Eskolako abesbatza, Ordiziako Oroth Txiki abesbatza, Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatza, Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatza […]


