“Horra, horra!” Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren ekimena da, 2017an sortutakoa. Iaz Eguberritarako errepertorio berri bat landu zuten herri desberdinetan eskaintzeko eta aurtengo abenduan geldialdia egingo dute Bergaran.
Udal Pilotalekuko kontzertuan talde hauekin gozatzea izango dugu: Bergarako Musika Eskolako abesbatza, Ordiziako Oroth Txiki abesbatza, Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatza, Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatza eta Arizmendi Ikastolako Abesbatza eta Soraluzeko Musika Eskolako Abesbatza, guztira 200 haur inguru. Haiekin batera, Sapere Aude metal Boskotea, Juantxo Zeberio pianista, Txema Garcés baxujolea eta Mikel Santxez bateria izango dira taula gainean, denak Katrin Iturralderen zuzendaritzapean.
Gabon kantak izango dira nagusi haur kantariek eskainiko duten errepertorioan.