XL.EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT
Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoak Dantzarien Biltzarraren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatuko du 2017ko azaroaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Bergarako udal pilotalekuan. 16 urtetik beherako 22 bikotek parte hartuko dute. Epaimahaiko lanetan: Ane Anza (Donostia), Karlos Sarriegi (Hernani) eta Nahikari Vizuete (Lezo) arituko dira.


