PASABIDE SEGURU BATEN ALDE. KONTZERTU SOLIDARIOA


Bergarako Orkestra Sinfonikoak urriaren 28an, zapatua,  kontzertu solidarioa eskainiko du Udal Pilotalekuan.

Helburu solidarioa dauka emanaldiak. Pasabide seguru baten alde. Giza eskubide bat delakoda goiburua eta Sos Arrazakeria dago atzean, hainbat herritarrekin eta Bergarako Udalarekin batera.

Lehen zatian Orkestrak joko du bakarrik, baina bigarrenean, Musika Eskolako haurren abesbatzaren laguntza izango dugu hainbat obretan : Little people (C. M. Schönberg), Over the rainbow (H. Arlen), Hizkuntza erreinu (A. Gz. Chirlaque) eta Tomorrow (Ch. Strouse)”.

“ume eta amek sufritzen dute bereziki. Horregatik, itsasoan barrena lehorreratzen dabiltzan edo alanbre arantzaduna kendu nahian dabiltzan ume edo ama horiei, gertuko ditugun lagun edo familiartekoen aurpegiak jartzen badizkiegu, agian errazago ulertuko dugu, sentiberagoak egiten lagunduko digu. Horixe da gakoa”.

“Emanaldi berezia egin nahi nuen. Jendeari pentsarazi eta sentiarazi”

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude