Kantu irakasle eta ikasleak Carmen operan Donostiako Kursaalen

Bergarako Musika eskolako Mª Jesus Ugalde irakasleak eta hainbat ikaslek  George Bizet-en Carmen operan parte hartuko dute datorren asteburuan. Otsailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko  20:00etan  eta  otsailaren 12an, igandea,  19:00etan izango dira antzezpenak.  


Bergarako Musika Eskolako flautistak Euskal Herriko Flauta Topaketan

Euskalherriko Flauta Topaketa 2017, otsailaren 10ean, ostirala, egun osoan zehar ospatuko da Bilboko Kontserbatorioan. Euskal Herriko 100 flautista baino gehiago, adin guztietakoak, ikasleak eta profesionalak, flautaren inguruko hainbat ekitalditan elkartuko dira: 100 flauta kontzertua, solista kontzertua, flauta taldeen lehiaketa, erakusketa….Bergarako musika eskolako 7 flautistek 100 flauten kontzertuan parte hartuko dute: […]


Bergarako Musika Eskolako ikasleak XII.Piano Jaialdian

Pasa den aste bukaeran, otsailaren 4ean eta 5ean, Andoaingo Bastero kulturgunean, XII. Piano Jaialdia ospatu zen. Beste behin, gure eskolako ikasleek ekitaldi horretan parte hartu zuten; 18k hain zuzen ere. Haietako 12, lau eskutara modatitatean, eta beste 6ak, berriz, bakarlari moduan. Aipatzeko, gure piano joleek eta irakaskeek egindako lan handia. […]


Xabi Arrillagaren omenezko kontzertua

  Abenduaren 29an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Xabi Arrillagaren omenezko kontzertua izango da seminarioko karpan. Bertan, perkusio ikasleak eta hainbat lagun bilduko gara Xabi omentzeko.  


Antzuolan gabonetako kontzertua

Abenduaren 19an, astelehena, Antzuolan egin genuen kontzertua!!! Ilusioz prestatutako gabonetako kontzertua izan zen. 60 ikasle inguruk parte hartu zuten kontzertuan: Oboeak, klarineteak, saxofoiak,Txeloak, bibolinak, flautak, perkusioa, gitarrak, pianoa, akordeoiak, txistuak, abesbatza…..denetik izan genuen Antzuolako Torresoroa aretoan  


Bergarako Musika eskolako gabonetako kontzertu dotorea!!!

Beste urte batez, Udal pilotalekuko harmailak bete egin ziren Musika eta Dantza eskolakoen Gabonetako kontzertuan. Ikasle txikienek zein nagusiek orain arte ikasitakoa plazaratu zuten familiarteko, lagun eta musikazaleen aurrean. Gabon kantek protagonismoa izan zuten atzoko kontzertuan, nola ez. Dena den, frontoira bertaratutakoek denetariko musika entzun ahal izan zuten, La valse […]