APIRILEAN MUSIKA: ASTELEHENEKO EGITARAUA

Astelehena hasteko….. 5-9 urteko haurrak, Musika Tresna arrarorik? tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. 18:30ean, Musika Eskolan, Trikitia eta perkusio taldeak eskainiko dute emanladia. 18:30an Zabalotegi aretoan, ikasle Helduen kontzertua. 18.30ean Ospitaleko elizan, bibolin taldeak 19:00etan Aroztegi aretoan, Orkestrako haize taldea. Aukera zabala herritarrentzat. Erabaki eta disfrutatu!!!!  


AHOTSEN SOINUA KALEAN!!!

ABESBATZEN  kontzertua primeran joan da! Haurrek oso ondo abestu zuten. Konzentratuta eta abesti bakoitzak eskatzen zuen paperean sartuta. Artista hutsak! Seminarioko karpa beteta egon zen eta txalo zaparrada jasotzeko aukera izan zuten gure abeslariek. Mila esker Irene Hernadori asteburuan egin duen lanarengatik! Eta berriz ere, zorionak partehartzaile guztiei. Abesbatzak, gure […]


APIRILEAN MUSIKAKO LEHEN EKITALDIAK PRIMERAN!!!

III. Apirilean Musika lehen ekitaldiak primeran joan dira: ostiralean, kantu ikasleen kontzertua eta eta larunbatean, bi kontzertu izan genituen Zabalotegi aretoan. Eskolako txikienek, Suzukiko ikasleak, emanaldia eskaini zuten eta ondoren, toki berean Irun eta Bergarako Biolontxelo ikasleen txanda izan zen. Bitartean, hasiberrien eta haurren abesbatzako 120 haur-gaztetxok, Irene Hernandoren eskutik, antzerki eta […]


XIII. APIRILEAN MUSIKA

Bergarako Musika eta Dantza Eskolak ekimenez betetako egitaraua prestatu dugu beste behin ere: ikastaroak, musika emanaldiak, elkartrukeak, musika kalean… eta bihartik (martxoak 29) apirilaren 30era arte iraungo du ekimenak. Duela hamahiru urte jarri genuen martxan Bergarako Musika Eskolak Apirilean Musika izeneko egitasmoa, Udalaren laguntzaz, “herritarrei ezohikoak diren ekintzak eta emanaldiak eskaintzeko […]


ATE IREKIAK

Musikarekin gozatzea nahi duzu? Etor zaitez musika eskola ezagutzera!! Haur, gazte zein helduentzako jarduera da. Ate irekiak, martxoaren 25ean, larunbata, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara izango da eta gure eskola ezagutu, istrumentoak ikusi eta probatu, dantza, ekitaldiak…..denetik egongo da!


Bergarako musika eskolako ikasleak “Emakumeen etxea” inaugurazioan

Herriko Martxantera taldeak antolatuta, Emakumeen etxe bihurtu da Aroztegi. Inaugurazioa martxoaren 10ean, ostiralean, arratsaldeko 19.00etan izan zen eta ekitaldia dotorea eta hunkigarria izan zen Bergarako 30 emakumek (Beart) egindako lanak herritar guztiei gerturatzeko. Aroztegi aretoa txiki geratu zen. Musika, Bergarako Musika eskolako ikasleek jarri zuten: Alaine Egizabal, Saioa Leturia eta […]


Bergarako Musika eskolako Orkestra Elgoibarren

Martxoaren 3an, Bergarako Musika eskolako orkestrak, Debabarreneko orkestra eta orfeoiarekin batera, kontzertua eskaini zuen Elgoibarko Herriko antzokian. Orkestrako partaideek, aukera polita izan zuten beste taldeekin  batera elkarrekin jotzeko eta oso esperientzia ederra izan zen.


Sorgin dantza eta gazte bandako kalejira inauterietan!

Pasa dira iñauteriak eta eskolako ikasleak izan dira kalean!!! Ostegun gizena egunean, arratsaldeko 19:00etan, Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek Sorgin dantza eskainiko zuten San Martin plazan-Barrenkalen-Simon Arrietan eta bukatzeko Domingo Iralan. 50 haur-gaztetxok herriko kaleak animatu zituzten eta hartza eta domadoreakin batera, kalejiran ibili eta aipatutako lekuetan dantza […]


Alize Musikalaren Casting-a Bergarako musika eskolan

Otsailaren 27an,  “Alize musikala”ren kasting-a egingo da Musika eskolan, arratsaldeko 16.30etatik aurrera.;  20 gaztetxok eman dute izena eta eguna heltzeko irrikitan daude. Azaroan estreinatuko da musikala eta  momentu garrantzitsu batean gaude: Alize eta beste pertsonaia batzuen aukeraketa egingo baita. Castingaren epaimahaikoan, Marije Ugalde kantu irakaslea eta bertako zuzendaria, Nagore Sanz, […]


Euskal Herriko Flauta topaketan Bergarako musika eskolako ikasleak

Joan den ostiralean,otsailaren 3an,  Bergarako Musika eskolako flauta ikasleak, Bilbon egin zen Euskal Herriko Flauta Topaketan izan  ziren. Guztira Bergarako musika eskolako 7 flautistek parte hartu zuten: Olatz Olañeta, Maialen Verguizas, Alaine Egizabal, Saioa Leturia,Maialen Agiriano, Amaiur Olabarria eta Izar Akarregik hain zuzen ere. Euska herriko  kontserbatorio eta hainbat musika eskoletako […]