Badatoz Aratusteak!
Otsailaren 8an, osteguna, arratsaldeko 19:00 etan, Bergarako Musika eta Dantza Eskolako trikitilariak, dantzariak eta Fanfarrea kalera irtengo gara eta ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin-dantza eskainiko dugu. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Fraiskozuri plazan eta Iralan. Otsailaren 13an, asteartea, arratsaldeko 16:30etan Musika Eskolako gazteen bandak […]


