XLII. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT


Bergarako Musika Eskolak , Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatuko du 2019ko azaroaren 17an, igandez.

OINARRIAK

 1. 16 urtetik beherako bikote guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

 2. Izena ematea: Txapelketan parte hartzea nahi duten bikoteek dsueltoa@gmail.com helbidearen bidez azaroaren 7a baino lehen eman behar dute izena (Izen-abizenak, telefonoa, herria, adina eta jantzien deskribapena).

3. Lehiaketa egunean Euskal Herriko jantziekin behar bezala apainduta azaldu beharko dira dantzariak, gutxienez lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, eta Nortasun Agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

4. Gipuzkoako E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako lau kidek osatuko dute epaimahaia.

5. Dantzarako ordenaren zozketa azaroaren 8an, eguerdiko 13:00etan, Gipuzkoako E.D.B.ko egoitzan burutuko da.

6. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bergarako Seminarixoan.

7. Bikoteek FANDANGOA txistularien laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

8. Sariak:

Ondorengo sariak emango dira:

1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 €.

2. Saria. Garaikurra eta 160 €.

3. Saria. Garaikurra eta 150 €.

4. Saria. Garaikurra eta 140 €.

5. Saria. Garaikurra eta 130 €.

Dantzatu duten beste bikote guztiek 100 €ko dieta jasoko dute.

Garaikur bereziak ere izango dira:

o Jantzi egokienarentzat

o 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat

7. Erabakia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude