XLIII. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT


*43. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT,  Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako dantzari biltzarraren  laguntzaz antolatu du.  

Txapelketa, azaroaren 28an, igandea, eguerdiko 12:00etan Seminarixoa aretoan izan da.

*Guztira, 16 urtetik beherako 13 bikotek eman dute izena, guztiak gipuzkoarrak: Azpeitiko 7 bikote, Zestoako bikote 1, Ibarrako bikote 1, Lezoko 2 bikote eta Lezo-Pasai Donibane eta Lezo-Bidaniako beste bikote bana.

*Epaimahaikoa, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 4 kidek osatu dute:

  1. Idoia Besada (Pasaia)
  2. Josu Ibarra (Laudio)
  3. Karlos Sarriegi (Hernani)
  4. Nerea Vesga (Errenteria)
  5. Idazkari eta jantzi epaile lanetan (Estibalitz Iturria).

Bikoteek FANDANGOA Bergarako txistulari bandaren laguntzaz eta ARIN-ARINA Estanga Anaiarreba trikitilarien laguntzaz dantzatu dute.

Txapelketa bukaeran, Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek,  parte hartuko dute:   txistulariak Jose Inazio Ansoarenaren Lexearen habanera joko dute,eta 11-12 urteko talde honek  Gipuzkoako pausotan oinarritutako koreografia eskaini digute.

         Ondorengo sariak eman dira:

  1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 €.
  2. Saria. Garaikurra eta 160 €.
  3. Saria. Garaikurra eta 150 €.
  4. Saria. Garaikurra eta 140 €.
  5. Saria. Garaikurra eta 130 €.

Garaikur bereziak ere izan dira:

  • Jantzi egokienarentzat
  • 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat

Garaikurrak Bergarako Xanti Arrieta zeramikagileak  eta Xabier Diaz de Zerio Eskultureak espreski eginikoak dira.

*Partaideen sailkapena:

1 Ane Jaunarena – Endika Osa LEZO 99,50

2 Nora Aizpuru – Iker Zabala AZPEITIA 93,50

3 Olatz Azkue – Mikel Esnaola LEZO 91,00

4 Malen Arrizabalaga – Enaitz Segurola AZPEITIA 86,50

5 Jone Arriaran – Izaro Arandia AZPEITIA 82,00

6 Leire Urrestilla – Iker Urrestilla ZESTOA 81,50

7 Arrate Goikoetxea – Joanes Zubia IBARRA 78,00

8 Enara Artola – Danel Castillo LEZO-PASAI DONIBANE 72,00

9 Amaiur Otaegi – Ugaitz Ribera BIDANIA-LEZO 70,00

10 Hegoa Aizpuru – Ane Egiguren AZPEITIA 66,00

11 Elene Astiazaran – Oier Arriaran AZPEITIA 60,00

SARI BEREZIAK:

 12 Urte arteko bikoteen artean ongien sailkatutakoa:

ENARA ARTOLA – DANEL CASTILLO (LEZO-PASAI DONIBANE)

 Jantzi egokiena:

NORA AIZPURU – IKER ZABALA (AZPEITIA)

Pandemia aipamena: iaz, azken momentuan txapelketa bertan behera geratu behar izan zen eta aurten bai! Aurtengo saioa antolatzeko Covid 19 dala eta protokolo berezi bat ezarri dugu. Hala, parte hartzaile guztiek maskara erabili dute, musika jo, edo dantza egiten ez duten tarte guztietan.

Kultura segurua dela!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude