ATE IREKIAK


Datorren larunbatean, maiatzak 10, 10:30etatik 13:00etara , Bergarako Musika eta Dantza eskolako jarduera ezagutzeko asmoz, ATE IREKIAK egingo ditugu.

Bertan, 11:00etan bertako ume txikienek ipuin musikatu bat eskainiko dute eta ondoren 13:00ak arte, etengabeko musika eta dantza jarduna izango da. Hortaz gain, txapa tailerra eta aurpegi margoketa ere egongo da. Kontuan izanda gure eskolan gero eta adineko gehiago hubiltzen zaigula, adin tarte hontakoek ere gure eskaintza ezagutzeko aukera izango dute.

Arratsaldean berriz, Seminarixoa aretoan, arratsaldeko 19:00etan, Kriskitin Ametsaren bila Ipuin musikatua eskainiko dute abesbatzako umeek, zuzeneko musikarekin lagunduta.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude