1. Nibela


MUSIKA FAMILIAN TAILERRA:

0-4 urte bitarteko haurrentzat gurasoekin batera.

Maiztasuna: Saioak hilabetean behin (larunbata goiza, 45 min)

Helburu nagusia umeak musikaz gozatzea da bere gurasoekin batera. Eremu erosoa eskeintzen da umeak abestuz, jolastuz eta dantza eginez, denen artean musikaz gozatzea.

–          Tailerraren garapena:

Tailerra garatzeko, metodologia  aktiboa erabiliko da Gordon metodoan oinarrituta.

Gordon metodoa, arreta goiztiarran oinarritutako programa da 0-3 urte bitarteko umeentzat Edwin Gordon Music Learning Theory garatuz, bertan, “Audiation” landuz. Audiation terminoa, musika ulermenarekin pentsatzea da, hau da, musika bizipenaren bitartez, harremana, komunikazioa eta adierazpena garatzea.

Dinamika desberdinak landu egiten dira abestiak eta errezitazioak erabiliz, ahotsa musika tresna bakarra izanik. Honekin batera, mugimenduarekin zerikusia dituzten ekintzak gauzatzen dira. Alde batetik, umeei ama edo aitaren bitartez, erritmoa sentitu dezaten aukera ematen zaie; bestetik, umeari bere gorputza mugimenduaren eta musikaren bitartez jabetzeko aukera ematen zaio.

  • Nori zuzenduta (2 talde):
    • 0-2 urte bitarteko umeentzat gurasoekin batera
    • 2-4 urte bitarteko umeentzat gurasoekin batera.

 

SUZUKI:

3 urtetik 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak dira.

Irakaslea: Josune Ena

Maiztasuna: astean behin, ordu erdi banakako saioa eta hamabostean behin taldeko saioa.

Helburuak:

  • Ama hizkuntzan oinarritzen den metodoa (jaiotzen garenean hizkuntzan batuta gaude 1go entzun eta gai garenean hitz egiten hasi), biolina jotzen hasi, irakurtzen hasi baino lehen.
  • Goiz hasteko aukera 3-4 urterekin
  • Musika entzuteko garrantzia
  • Klaseak giro positiboan
  • Klase indibidualak eta taldeko klaseak
  • Gurasoen parte-hartzea
  • Konzentrazioa eta memoria landu
  • Erritmoak, abestu, koordinazioa…

Maiztasuna: astean behin, ordu erdi banakako saioa eta hamabostean behin taldeko saioa.

 

MUSIKA ETA MUGIMENDU TAILERRA:

5 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak dira.

Maiztasuna: astean 45 minutuko bi saio.

Helburuak:

Musikaz eta musikarekin gozatzea izango da helburu nagusia. Hori lortzeko, sormena bultzatuko da norberaren gorputza, ahotsa edo eskolako instrumentuen bidez soinuak inprobisatuz. Haurren sentimenduak musikaren bitartez azaleratu eta konpartitzen ikasiko dute. Musika, hizkuntza bezala erakutsiko zaie eta lehen ikur grafikoak esagutaraziko zaie, hizkuntza berria irakurtzen hasteko. Taldeko lana garatuko da, eta guztiaren emaitza hainbat emanaldietan ikusteko aukera izango da.

 

HASIBERRIEN ABESBATZA:

5-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak dira.

Maiztasuna: astean 45 minutuko saioa.

HELBURUAK:

  • Gure instrumentu naturala den ahotsa, musika egin eta ikasteko erabiliko da.
  • Ahots osasuntsua izateko tresnak erakutsiko dira.
  • Entonazioa, erritmoa, expresioa, sensibilitatea eta musikaltasuna garatuko dira ahotsa erabiliz.
  • Talde lana garatuko da.
  • Herrikoiak zein estilo ezberdineko kantak abestuko dira, gure kultura sustatuz.
  • Eskolako talde bezala, kontzertuetan parte hartzeko aukera izango da.
  • ABESTU, SENTITU ETA GOZATU