HIZKUNTZA MUSIKALA:
7 urtetik gorako haurrei zuzendutako talde-saioak dira
Guztira 5 ikasturte dira.
Maiztasuna:
- Astean bi saio 45 minutukoak
- 1go eta 2.mailan ahots teknikako 30 minutu edota abesbatzako 45 minutu
Hizkuntza musikalean, erritmoa, melodia, ahotsa, arnasa, entzunaldiak, teoria…. lantzen dira, aulavirtualmusika metodoaren bidez.
HELDUEN HIZKUNTZA MUSIKALA:
Gazte eta helduei zuzendutako talde-saioak dira.
Guztira 5 ikasturte dira.
Maiztasuna: ikasle kopuruaren arabera.
Helduen Hizkuntza musikalean, erritmoa, melodia, ahotsa, arnasa, entzunaldiak, teoria…. lantzen dira, aulavirtualmusika metodoaren bidez
KORALA:
Istrumentoko 4.maila eta 5.mailakin batera, koraleko edo abesbatzako bi ikasturte egin beharko dute.
ISTRUMENTOAK:
- Ahotsa
- Adar Polifonikoa: Akordeoia, gitarra, pianoa eta organoa
- Adar sinfonikoa: Biolina, biola, biolontxeloa, flauta, oboe, klarinetea, fagot, saxofoia, tronpeta, tronboia, bonbardino, tuba, tronpa, perkusioa
- Istrumento herrikoiak: trikitia, panderoa, alboka, txalaparta, txistua
- Joera berriak: Gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa,
TALDEAK:
- Fanfarrea
- Gazte Banda
- Haurren abesbatza
- Konboak
- Orkestra Sinfonikoa
- Big Band
- Trikiti taldea
- Txistu taldea
DANTZA:
7 urtetik gorako haurrei zuzendutako talde-saioak dira.
Irakasleak: Eneko Galdos
Maiztasuna: astean bi saio 45 minutukoak
Helburuak:
- Euskal dantzak erakutsiko dira eta herriko auzo eta jaitetan presentzia aktiboa izango dugu: karnabaletan, erramu zapatuan….
- Bergaran dantzatzen diren dantzek lehentasuna izango dute; eta orokorrean erakutsiko diren dantzak hauek izango dira: taldekako dantzak, fandango eta arin arina, koreografiak…
- Bergaran Euskal dantza talde bat osatzea da izango da beste helburuetako bat.