Izaera


Boni Laskurain Bergarako Musika Eskola, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea da; aldi berean, irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Helburuak:

Musika kulturaren sustapena bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez; batik bat praktikoa eta bereziki talde jarduerak egiteko.

Edozein adinetako zaleei arautu gabeko musika irakastea da. Musika-hezkuntza, kultura-ondasun denez, herritar guztientzako eskuragarri izatea.

Bokazioa eta gaitasuna erakusten duten pertsonei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta horiei ekin ahal izateko prestakuntza ematean arduratzea.

Bergarako musika entitateen: Bergarako orfeoia, Aritzeta Abesbatza, Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, e.a. harrobi izatea.