Artxipielagoa ikuskizuna


Apirilaren 21ean, larunbata, Bergarako Musika Eskolako dantzariak parte hartuko dute Artxipielagoa ikuskizunean.

Ikuskizunak musika eta bertsolaritza, narrazioa, abestia eta bideo-proiekzioak uztartzen ditu; osagai horiek lirateke artxipielagoa osatzen duten irlak. eta protagonistak: Andoni Egaña bertsolaria, Belen Ibarrola artista, Ainhoa Garmendia sopranoa eta Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikaria

Ordu eta erdiko emanaldian, Andoni Egaña bertsolari zarauztarra arituko da esatari lanetan eta hizketaldian zehar, irlen eta artxipielagoen inguruko gogoetak plazaratuko ditu, baita musikaren eta kulturaren inguruko hainbat hausnarketa eskaini ere. Ikuskizunak gidoia izan arren, Egañak publikoarekin eta inprobisazioarekin egingo du jolasean.

Ikuskizunak duen malgutasunaren beste adierazleetako bat, gure dantza ikasleek eskainiko duen arin-arina izango da. Gaztetxoek ilusioz hartu dute Artxipielagoaren beste irla bat izateko gonbita. Edu Muruamendiaraz dantzariak ere fandangoa  ere igoko da frontoiko oholtzara.

Sarrerak, zortzi eurotan, eguenetik aurrera izango dira salgai arratsaldeko 18:00etatik aurrera Semiraxoa aretoko txartel-leihatilan zein ticket.kutxabank.es webgunean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude