NAGUSIENTZAKO MUSIKOTERAPIA TAILERRA


Ekintza honen helburua musikarekiko interesa, musika tresnen erabilpena eta soinu mundura hurbiltzeko aukera ematea du helburu. Hau guztia joku musikalen bitartez garatzen da hurrengoko esparruak landuz: arreta, memoria, oroitzapenak eta emozioak ekintza musikal eta plastikoen bitartez.

 

–          Metodologia

 

Ekintza hau garatzeko, taldeko dinamikak eta joku musikalak aurrera eramango dira beti musika erabiliz. Honekin batera, gorputz espresioa lantzeko aukera izango dugu entzumenaren bitartez, baita erlajazioa ere.

 

Ekintzen bitartez, memoria, arreta, oroitzapenak garatzeko aukera emango dute taldeko partaideen artean gauzak konpartitzeko aukera sustatuz.

 

Azkenik, erlajazioaren bitartez, kideen arteko elkarrizketak eta hausnarketak garatzeko unea edo espazioa sortu nahi da, marrazketa zein hitza tresna moduan erabiliz.

 

  • Partaideen adina: 60 urtetik gorakoak
  • Noiz:  Apirilaren 16 eta 17an, astelehenean eta asteartea
  • Ordua: 19:30-20:30
  • Lekua: Bergarako Musika Eskolan
  • Informazioa eta izen ematea: Bergarako Musika Eskolan, tlf:943765780, idazkaritza@bme.e.telefonica.net
  • Prezioa: 10€ familiako (bazkideak 5€)
  • Izena emateko epea: Martxoak 22, osteguna
  • Plaza mugatuak

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude