MUSIKA FAMILIAN TAILERRA (0-3 urte bitarteko umeak)


Helburu  nagusia  umeak  musikaz  gozatzea  da  bere  gurasoekin  batera.  Eremu  erosoa eskeintzen da umeak abestuz, jolastuz eta dantza eginez, denen artean musikaz gozatzea.

 

–          Tailerraren garapena:

 

Tailerra garatzeko, metodologia  aktiboa erabiliko da Gordon metodoan oinarrituta.

 

Gordon metodoa, arreta goiztiarran oinarritutako programa da 0-3 urte bitarteko umeentzat Edwin Gordon Music Learning Theory garatuz, bertan, “Audiation” landuz. Audiation  terminoa, musika ulermenarekin  pentsatzea da, hau da, musika bizipenaren bitartez, harremana, komunikazioa eta adierazpena garatzea.

 

Dinamika desberdinak landu egiten dira abestiak eta errezitazioak erabiliz, ahotsa musika tresna  bakarra  izanik.  Honekin  batera,  mugimenduarekin  zerikusia  d ituzten  ekintzak gauzatzen dira. Alde batetik, umeei ama edo aitaren bitartez, erritmoa sentitu dezaten aukera ematen zaie; bestetik, umeari bere gorputza mugimenduaren eta musikaren bitartez jabetzeko aukera ematen zaio.

 

Honen bitartez, gurasoek bere umeen hazkuntza musikala ikusteko aukera izango dute eta beraien arteko harremana garatu

 

Tailerra gauzatzeko, bi talde egingo dira:

 

  • Apirilaren 16an, astelehena, arratsaldeko 18:30etatik 19:20ra: Lehenengoa 0-15 hilabete bitarteko umeentzat beraien gurasoekin batera.

 

  • Apirilaren 17an, asteartea, arratsaldeko 18:30etatik 19:20ra:

Bigarrena, 15 hilabete – 3 urte bitarteko umeentzat gurasoekin batera.

 

.Lekua: Bergarako Musika Eskolan

  • Informazioa eta izen ematea: Bergarako Musika Eskolan, tlf:943765780, idazkaritza@bme.e.telefonica.net
  • Prezioa: 10€ familiako (bazkideak 5€)
  • Izena emateko epea: Martxoak 22, osteguna
  • Plaza mugatuak

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude