OINARRIZKO ZUZENEKO SOINUZTAPENA

Talde bat daukazu eta ez dakizu nola soinuztatu zure zuzeneko kontzertuak? Edo agian oraindik ez, baina pentsatuta daukazu zure talde propioa egitea… Abesten dozu, instrumentu bat jo….eta gustatuko litzaizuke soinuztapen oinarriak izatea… Hau da zure ikastaroa. OINARRIZKO ZUZENEKO SOINUZTAPENA.   AITZOL MUJIKAK martxoaren 28an, larunbata, 9:30ean hasita 13:00ak arte, emango […]


MUSIKA FAMILIAN SAIOAK

Gaur egun egin diren ikerketa zientifikoen ondorioz badakigu musikak duen garrantzia haurren garapen emozional eta intelektualean. Arreta, memoria, psikomotrizitatea, emozioen gestioa…. Bergarako Musika Eskolak, Maite Vicuña, musikoterapeutaren gidaritzapean, txikienekin. MUSIKA FAMILIAN saioak egingo ditu Apirilean Musikan:   -0-15 hilabeteko haurrentzat, martxoaren 30ean, astelehena,17:30etatik 18:15etara. -15 hilabetetik 3 urteko haurrentzat, martxoaren […]


XVI.APIRILEAN MUSIKA

Aurtengo ikasturtetan XVI.Apirilean Musika  antolatu dugu . Ziklo hau martxoaren 27tik apirilaren 28ra izago da: ikastaroak, instrumentu ezberdinen emanaldiak, elkartrukeak eta musika kalean izango dira nagusi. Ikasleen formakuntzan sakontzeko asmoz, herrian dagoen musika “eskaintza zabalaren” gehiagarri gisara egingo dugu eta ikasleek eskolan egiten dutena herriari erakustea izango da helburu nagusia. […]


BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK EIO ORKESTRAN

Beñat Askargorta, Alazne Suinaga eta Ion Aranburu EIO Txiki proiektuan izango dira, eta Maitane Suinagak eta Uxue Garitanok EIO orkestran errepikatuko dute. Frogak egin ostean, Bergarako Musika Eskolako ikasle diren Beñat Askargorta eta Alazne Suinaga bibolinjoleak, eta Ion Aranburu perkusiojolea aukeratu dituzte Euskadiko Ikasleen Orkestra Txikiaren parte izateko. 2016. urtean […]


IÑAUTERIAK BERGARAKO MUSIKA ESKOLAREN ESKUTIK

Bergarako Musika Eskolak aurtengo iñauterietan ere bere presentzia izango du eta hainbat ekitalditan parte hartuko du:   *Otsailak 20, osteguna, Bergarako aratusteei hasiera eman diegu:  19:00  Ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin dantza eskaini dugu Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariok (75 ikasle inguru). Bergaran tradizionalki egiten zen moduan hartza ere […]


BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO PIANO IKASLEAK ANDOAINGO XV.PIANO JAIALDIAN

Bergarako Musika Eskolako ikasleek urtero izan ohi dute presentzia jaialdi honetan eta aurtengoan ere 18 piano jole aritu ziren bertan. Eskolako Irakasle eta ikasleak pozik etorri dira egin duten lanarekin. Andoaingo Piano jaialdia sortu zenetik 15 urte pasa dira eta Bergarako Musika eskolako ikasleek urtero izan dute presentzia jaialdi honetan.  Andoaingo […]


PIANO ETA HIZKUNTZA MUSIKALEKO KLASEAK EMATEKO ESKAINTZA

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAn baja bat kubritzeko irakasle baten bila gabiltza. PIANO eta HIZKUNTZA MUSIKALEko klaseak eman beharko ditu. 23h30’ lektiboak, astelehenetik ostiralera. Interesatuok jarri zaitezte gurekin harremanetan 943765780 edo emailez: idazkaritza@bme.e.telefonica.net


Tronpa, tronpeta eta tronboi ikasleek Bergarako kaleak alaitu dituzte

Bergarako musika eskolan tronpa, tronpeta eta tronboia ikasten diharduten zortzi ikasle (9 eta 13 urte bitartekoak) eta beraien irakasle Xabi Torres eta Jabi Arrondok, Bergarako kaleak alaitzen aritu dira gaur eguerdian (urtarrilak 11, larunbata). Herriko hiru gunetan aritu dira: Justo Garate plazan, frontoian eta Irala kalean:  Ekimen honen helburua da musika […]


SUZUKI EMANALDIA BERGARAKO ETA ARRASATEKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN ESKUTIK

Abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Arrasateko Kulturarteko Klaustroan, Bergarako eta Arrasateko Musika  Eskolako suzuki ikasleek emanaldia eskainiko dute. Musika eskolako txikienek euren trebezia erakutsiko dute, eta bi herrien arteko musika harremana indartuko dute. Bergarako Musika Eskolako irakaslea Josune Ena da.


ALIZIA MUSIKALA KURSAALEN

2020ko urtarrilaren 4ean, arratsaldeko 19:30etan, Alizia Musikalari agur esango diogu Donostiako Kursaalen.   Dagoeneko sarrerak salgai daude https://www.kursaal.eus/es/agenda/alizia-musikala/ web orrian.   Kontuan izanik bi urte ondoren  azken antzezpena izango dela, Bergarako Udalak bat egin du ekimen honekin. Hori dela eta,  autobus bat jarriko du Bergaratik Donostiara musikala ikustera doazenentzat.   […]