Bi urte ostean, merezitako San Martinak izan ditugu Bergararrok, eta Bergarako Musika eskolaren presentzia ez da falta izan.Hurrengo geltokia KULTURA KALERA. Datorren igandean 11:30etatik 14:00etara, Bergarako kaleetan izango gaituzue berriz.GINKANA MUSIKALA antolatu dugu LHko ikasle guztientzat. Herriko hiru gunetan: San Martin Plaza,Irizar Jauregiko jardinetan eta Irala kalean, eskolak eskaintzen dituen instrumentuak ikusteko aukera egongo da. Ginkanean parte hartzeko Musika Eskolan eman behar da izena. Osatutako taldeak instrumentuak ezagutzen joango dira galdera batzuei erantzunez. Ibilbidea osatutakoan, partaide guztiak domina bat jasoko dute eta Irala kalean grabatuko dugun LIPDUBean parte hartzeko aukera izango dute. OLATU BAT kanta grabatuko dugu, irakasleek osatutako orkestrarekin batera.Animatu eta LH1,2,3,4,5 edo 6ko ikaslea bazara, eman izena BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO bulegoan: 15:30eratik 19:00etara