Bikote Nagusientzako 37.Dantza Txapelketa, musika eskolaren eskutik


San Martin jaien egitarau barruan, irailaren 17an, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Dantzari Biltzarraren laguntzaz, Bikote Nagusientzako 37.Dantza Txapelketa antolatu dugu. Aurkeztu diren zazpi bikotetatik sei gipuzkoarrak izan dira eta zazpigarrena Gipuzkoako eta Bizkaiko bikoteak osatutakoa. Aurtengo Bergarako dantza askatu txapelketa, Maren Galvez-Gorka Granado (Lezo-Sopela) bikoteak irabazi du. Bigarren Saria berrriz, Bergarako Julen Murgiondo eta Saioa Galarragak eskuratu dute. 3. saria Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak jaso dute. Txapelketa Seminarixoa aretoan izan da eta Bikoteek fandangoa Bergarako Txistulari bandaren laguntzaz eta arin-arina trikitilarien laguntzaz dantzatu dituzte.

Maren Galvez eta Gorka Granado txapelduna

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude