Bergarako Musika Bandak kontzertu didaktikoa eskaini du Bergarako frontoian (2025-03-30). Musika eskolarekin batera antolaturiko emanaldia izan da, eta bereziki, umeei zuzendua. Kontzertuan zehar, haurrak, musikarien alboan izan dira, musika sortzen den tokian bertan jarraitzen.
Musika Eskolako Gazte Bandak 2 pieza jo ditu herriko bandarekin batera eta musika eskolako ereserkiarekin eman diote amaiera kontzertuari.
Besteak beste, Janus Lesterren ‘Dap dap’ abestia dantzatu dute musika eskolako umeek, musikariek erritmoari jarraituz,