Bergarako Musika eta Dantzak eskolak entitate moduan Euskaraldian parte harte hartuko du.
Laugarren edizioa izango da hau: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.
Entiate moduan parte hartzeaz gain, zuek ere animatu nahi zaituztegu Euskaraldian parte hartzera.
Euskaraldia ariketa sozial bat da: euskararen erabilera biderkatzea helburu duena. Hikuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretatako, gakoa da gutako bakoitzaren parte hartzea. Izan ere, euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.
Ariketa egiteko moduaren arabera, ondorengo bi roletako bat aukeratu beharko duzue. Rola aukeratzerakoan gogoan izan gakoa jokaeran dagoela, ez gaitasunean.
Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Ezezagunei ere lehen hitza euskaraz egingo die eta euskaraz ulertzen badute euskaraz jarraituko du. | |
Belarriprest: Bere gaitasun eta aukeren arabera erabakiko du euskaraz noiz eta norekin egin. Euskara dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du. |
Gainera, Euskaraldia HIKAN parte hartzeko aukera ere izango duzue.
Izena eman nahi baduzue, hemendik egin dezakezue: