Apirilaren 3a eta 12a bitartean Musika eta Dantza eskolako musika jole, kantari eta dantzariok hogei bat hitzordu izango ditugu Erramu Larunbateko ferian amaitzeko.
Aurten inoiz baino espazio publiko gehixeago okupatzeko filosofiarekin, talde handiekin kalera ateratzeko apustua egin dugu eta San Martin Plazan, Muniben eta Irala kalean hainbat kontzertu eskainiko ditugu
Beste berritasun bat apirilaren 10ean Kartzela Zaharrean eskainiko dugun rock kontzertua izango da, bertako ‘Dos golpes’ ikasle taldearekin eta Zumarragako ‘Los romeros’ taldearekin 19:00etatik aurrera.
Lehen hitzordua Aitor Garitano kantariarekin hasiko da: Apirilaren 3an 19:00etan Musika Eskolan Wolfgang Amadeus Mozarten ‘Flauta magikoa’ operaren nondik norakoak azalduko ditu. Ondoren, Apirilaren 5ean Seminarixoan proiektatuko da 17:00etatik aurrera.
Apirilaren 5ean baita, Alaitz Guridi abeslariarekin eta Edurne Saizar pianistarekin Sehaska tailerra eskainiko dute 11:00etatik aurrera Musika Eskolan. Izen-ematea doan da apirilaren 1era arte idaz@bergarakomusikaeskola.com, 943 76 57 80 edo whassap 679 154 412 helbidean.
Apirilaren 7an Soka kontzertua San Martin plazan 18:30ean eta ikasle helduen emanaldiak 19:00etan Musika Eskolan eta 19:30etan Jubilatuetan eskainiko ditugu.
Apirilean Musikako beste klasiko bat Ikastetxeentzako ipuin pedagogikoa, apirilaren 8an Haur eta Lehen Hezkuntzako 400 ikasle inguruk ‘Potto igela’ ipuin musiktuaz gozatuko dute musika eskolan.Arratsalde horretan bertan, seminarixoan, 18:30ean, gitarra, piano, klarinete eta dantzariek kontzertua, , eta 19:45etik aurrera, Seminarixoan bertan, Beñat Askargorta biolin-jolearen entzunaldia; Musika eskolan, berriz, 18:15etik aurrera abesbatzak Gurekin abestu eta gozatu!
Apirilaren 9an, musika eskolan, familia eta lagun arteko flauta emanaldia 18:30ean eta 19:00etatik aurrera piano kontzertua Seminarixoan. Antzuolan berriz, pianoa eta gitarra emanaldia eskainiko dute eguneko zentroan 15:30ean.
Apirilaren 10ean, osteguna, Txistulariek kalejira egingo dute Antzuolan 16:45ean; Bergarako Irala kalean, berriz, Big Band taldeak eta metal taldeak joko dute 18:00etatik aurrera. Kartzela Zaharrean berriz, rock kontzertua eskainiko dugu 19:00etan
Kantu ikaslee kontzertuan, apirilaren 11n, ostirala, seminarixoan, 18:30ean izango da, eta Munibe plazan 19:30etik aurrera trikitixa eta perkusio kontzertua
Azkenik, Apirilaren 12an, Erramu Larunbatean, trikitilarien, fanfarrearen eta dantzarien kalejira izango da 11:00etan, eta erakustaldia 12:00etatik aurrera Muniben.
