Bergarako Musika eskola: Musikarekin hazi, hezi eta bizi….
MUSIKAK BATZEN GAITUELAKO….
2017-2018 ikasturterako Bergarako Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.
Eskolaren helburuak hauek dira:
- Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.
- Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)
Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop…).
Musika ezenikoan lan handia egin du azkenengo urteetan eta 2017-208 ikasturterako ba dauka proiektu berria: Alizia Herrialde Miresgarrian
Ondorengo ikasketak eskaintzen ditu:
Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)
Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)
Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)
Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera- helduentzat ere)
Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa
Istrumentu herrikoiak: trikitixa, panderoa, txistua, Txalaparta eta alboka
Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria
Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:
- Orkestra sinfonikoa
- Gazte Banda
- Akordeoi orkestra
- Abesbatzak
- Trikiti taldea
- Txistu taldea
- Dantza taldea
Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea eta kaleratzea da.
Izena emateko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 15era.
Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era
(943765780