2019-2020 ikasturerako matrikulazio epea zabalik!


2019-2020 ikasturterako Bergarako Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.

Eskolaren  helburuak hauek dira:

 

  • Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.

 

  • Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)

 

 

Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop…).

 

Musika ezenikoan lan handia egin du azkenengo urteetan, baita beste herri batzuekin ere elkarlana ….eta 2018-2019 ikasturtean ohiko klaseez gain, hainbat lan eta ekitalditan parte hartu du:

 

Alizia Herrialde Miresgarrian musikala Bilbon eta Iruñan, kontzertu didaktikoak, Kriskitin ametsaren bila ipuin musikatua, topaketak, elkartrukeak, kontzertuak, herriko kaleak animatu (gazte bandarekin, big band-arekin trikitilariekin, txisturariekin, dantzariekin),  antzerki eta dantza tailerrak…….

 

 

2019-2020 ikasturteari begira ondorengo ikasketak eskainiko ditu:

 

  • Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)

 

  • Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)

 

  • Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)

 

  • Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera)

 

  • Helduentzako Hizkuntza musikala

 

  • Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia

 

  • Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)

 

  • Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa

 

  • Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa

 

  • Istrumentu herrikoiak: trikitia,  panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.

 

  • Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria

 

 

Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:

 

  • Orkestra sinfonikoa
  • Gazte Banda
  • Big Band
  • Konboak
  • Abesbatzak
  • Akordeoi taldea
  • Gitarra taldea
  • Trikiti taldea
  • Txistu taldea
  • Dantza taldea

 

Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea  eta kaleratzea da.

 

Matrikulatzeko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 6ra.

Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era

(943765780

idazkaritza@bme.e.telefonica.net

www.bergarakomusikaeskola.com

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude