2020-2021 IKASTURTEKO MATRIKULAZIOA, maiatzaren 18tik aurrera


EPEA:  Maiatzaren 18tik ekainaren 5era (Bertako ikasleak)

              Maiatzaren 18tik ekainaren 19ra (Ikasle berriak)

Musika eskolaren helburuak:

Eskolaren  helburuak hauek dira:

  • Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.
  • Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)

Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop…).

Musikak ez du adinik. Hiru urtekin hasi zaitezkete musika ikasten, baina goitik ez daukagu inongo mugarik. Beti izan baduzu musika ikasteko gogoa Orain da momentua.

2020-2021 ikasturtean eskainiko ditugun ikasgaiak:

  • Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)
  • Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)
  • Hasiberrien abesbatza (5 urtetik aurrera)
  • Euskal Dantzak( 6 urtetik aurrera)
  • Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera)
  • Haurren abesbatza (9-13urte)
  • Helduentzako Hizkuntza musikala
  • Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
  • Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
  • Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
  • Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa
  • Istrumentu herrikoiak: trikitia,  panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.
  • Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria

Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:

  • Orkestra sinfonikoa
  • Gazte Banda
  • Big Band
  • Konboak
  • Abesbatzak
  • Akordeoi taldea
  • Gitarra taldea
  • Trikiti taldea
  • Txistu taldea
  • Dantza taldea

Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea  eta kaleratzea da. Hori dela eta, urtean zehar eskolak antolatutako eta herriko hainbat ekitaldi kulturaletan parte hartzen dugu: San Martin jaietan (helduen danborrada, haurren danborradan gazte banda, San martin ferixan trikitilariak,  helduen dantza txapelketa), santa zezilia eguna, gabonetako eta udaberriko kontzertua, karnabaletan (sorgin dantza, kalejirak…..), erramu zapatuan, apirilean musika, andoaingo piano jaialdian, ipuin musikatuak…

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude