2023 IKASTAROAK PREST!


Badatoz aurtengo proposamen berriak. AUKERA BERRIAK SORTUZ!!! IKASTAROAKOndo aztertu aukera guztiak eta zuretako moduko bat ikusten badozu ez galdu aukera eta otsailaren 22a baino lehenago eman Musika Eskolan izena!!!🖥idazkaritza@bme.e.telefonica.net☎️943765780

Musika familian: Familian musikaz gozatu ahal izateko, Maite Vicuña musikoterapeutak sortutako ikastaroa. Gordon metodoan erabiliz, abestian, dantzan eta perkusio txikian oinarritzen da. Martxoaren 11n, 18an eta 25ean izango dira 40 minutuko ikastaroak: 11:00-11.40. 1 eta 4 urte arteko gazteentzat izango da eta haur bakoitzarekin guraso batek joan beharko du.

Kontrabaxua jo nahi? Oinarrizko maila: Ikastaro hori berria da. Instrumentu berezi hori ez da askorik ikusten azkenaldian, eta Bergarako Bandan eta Orkestran jotzen dute. Pablo Alvarez izango da irakaslea eta ordu erdiko eskola indibidualak izango dira otsailaren 25ean eta martxoaren 4an, 11n eta 18an.

Plaza dantzak: Ikastaro hori bigarren urtez jarriko dute martxan; iaz bezala, Natxo Montero izango da irakaslea. Dantzak eta koreografiak erakutsiko ditu. Eskolak martxoaren 4an, 18an eta 25ean izango dira, 10:30etik 12:30era. Ikastaro amaieran, apirilaren 1ean, EINGOU taldearekin egingo dute dantza, Seminarioan, eta horrela amaituko da ikastaroa

Musikarekin gozatzen: Aurreko ikasturtean izandako arrakastaren ondoren, aurten ere proposamenak aurrera egin du. Orf eta Willemsen metodoak erabiliz, gorputza eta ahotsa erabiliko dira musikaz gozatzeko. Leire Ugarte izango da irakaslea eta martxoaren 10ean eta 17an izango dira ordubeteko ikastaroak, 11:15-12:15, Bergarako jubilatuen etxean.

Opera bat: Ikusi eta entzun, ‘Don Giovanni’: Ikastaro hori ere berriro egingo dute, aurreko urtean izandako harrera onaren ondoren. Aurten, Mozarten Don Giovanni aukeratu dute ikastarorako. Bi saio izango dira, martxoaren 16an eta 23an: 18:00-19:00. Valen Moñux izango da hizlaria.

DJ eta scratch ikastaroa: Gazteenei zuzenduta. 12 urtetik gorakoentzat antolatu dituzte eskola berezi horiek. Zigor DZ disko-jartzailearen zuzeneko lana landuko dute eta kantak bata bestearekin lotzen ikasteko aukera izango dute. Gainera, biniloekin scracht-ak egiten ikasiko dute. Apirilaren 3an izango da ikastaroa, 19:00etatik 20:30era.

Oinarrizko pandero ikastaroa: 14 urtetik gorakoei eta instrumentuarekin hasi berri direnei zuzendutako ikastaroa. Helburua da gazteek musika giroaz gozatzea. Mireia Ibaberen ikastaroak bi saio izango ditu, apirilaren 22an eta 29an, 09:30etik 11:00etara.

Peñaparda: Aurreko ikastaroek bezala, honek ere panderoarekin dauka erlazioa. Kasu honetan, pandero karratua; musika herrikoian geroz eta gehiago erabiltzen den instrumentua. Hain zuzen, Maixa Lizarribar trikitilari, abeslari eta pandero-jolea izango da irakaslea. Saio bakarra izango da, apirilaren 22an, 11:00etatik 12:30era.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude