“Agian bai” Flashmoba Bergaran


FLASHMOB EGUNA: 2018ko abenduaren 15ean, larunbata

TOKIA: Domingo Irala kalea

ORDUA: Eguerdiko 13:00etan

Bergarako Musika Eskolak FHASHMOBa antolatu du aipatutako egunean eta musika maite duten guztiei bertan parte hartzera gonbidapena luzatzen diegu.

Adinak ez du garrantzirik. Gure asmoa FLASHMOB BATEAN PARTEHARTZE ERREKORRA LORTZEA DA (500 pertsona), errez interpretatu ahal den  partitura sinfoniko-koral batekin.

Jesu, joy of man’s desiring de J.S.Bach

Entsaio egun bakarra: 2018ko abenduaren 3a, astelehena, Musika Eskolako entsaio aretoan

 

Parte hartzea nahi duen edozein norbanako edo taldek ondorengo pausuak jarraitu behar ditu:

-Partitura eskatu ondorengo email bidez: Bergarakoflashmoba@gmail.com

-Partitura bidaltzeko email kontaktua adierazi

-Flashmobean ze istrumento joko duen esan

-Taldeen kasuan, taldearen izena eta zenbat partaidek parte hartuko duten

-Istrumentoa bandakoa zein  orkestrakoa izan daiteke

 

Zine zuzendari bezala parte hartu nahi duen edonork, ondorengo pausuak jarraitu behar ditu:

-bergarakoflashmob@gmail ean partehartze eskaera egin

-Bideo eta soinua grabatu ahal izango duen  mobil multimedia edukitzea

– Musikarien entsaioa eta flashmoba grabatuko du eta ondoren bideoak lehen aipatutako e-mailera bidali.

Publiko bezala parte hartu nahi duenak, flasmobaren egunean Irala kalera bertaratu eta bukaeran txalo egin beharko du.

Behin ekintza bukatuta eta zine zuzendari guztien bideoak jaso eta gero, editatu egingo da eta ondoren partaide guztiei YOUTBEko lotura bidaliko zaie bukaerako emaitzaz gozatzeko.

 

Izena emateko azken eguna: 2018ko azaroaren 26a

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude