AHOTSAK BATUZ, KONTZERTUA


Bergarako Musika Eskolak eta Bergarako Orfeoiak aspaldi siñatutako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ekintza egiten dituzte elkarrekin.

Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzakoek 13 urte betetzen dutenean bere ibilbide korala bukatzen dute Eskolan, eta abesten jarraitzeko aukera daukate Bergarako Gazte Orfeoian. Hori dela eta, azkenengo talde honek duen eskaintza eta lan egiteko modua erakusten zaie gaztetxoei, abesten jarrai dezaten.

Bergarako Orfeoi gaztea ezagutzeko helburuarekin, maiatzaren 11n, Mariaren Lagundiako elizan, arratsaldeko 20:00etan eskainiko dute kontzertua, lehen aipatutako Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak eta Bergarko Orfeoi Gazteak.

Gaur egun, Bergarako Musika eskolako Haurren abesbatzak Nagore Sanz eta Marije Ugaldek zuzentzen dute. Bergarako Orfeoi Gaztea, berriz, Aitor Garitanok zuzenztzen du.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude