ALIZIA MUSIKALA KURSAALEN


2020ko urtarrilaren 4ean, arratsaldeko 19:30etan, Alizia Musikalari agur esango diogu Donostiako Kursaalen.

 

Dagoeneko sarrerak salgai daude https://www.kursaal.eus/es/agenda/alizia-musikala/ web orrian.

 

Kontuan izanik bi urte ondoren  azken antzezpena izango dela, Bergarako Udalak bat egin du ekimen honekin. Hori dela eta,  autobus bat jarriko du Bergaratik Donostiara musikala ikustera doazenentzat.

 

Autobusa doan izango da  59 plazak bete arte.  Ikuskizunerako sarrera dutenak aukera izango dute,  eta izen ematea Bergarako Musika eskolan izango da sarrera erakutsiz (telefonoz edo postaz ez da enkargurik hartuko).

 

Autobuserako izen ematea Bergarako Musika Eskolan: abenduaren 2tik aurrera (arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara).

 

Autobusaren irteera Bergaratik, 18:00 etan izango da eta Donostiatik vuelta 22:30etan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude