Bergarako Musika Eskolak 40. urteurrena ospatuko dugu aurten, “herritik herriarentzat”


Bergarako Musika Eskolak 1983-84 ikasturtean zabaldu zituen bere ateak, Bergarako herritarrei heziketa musikala eskaintzeko helburu nagusiarekin.

40 urte hauetan kultur eragile eta ekintzaile moduan, herrigintzan ere, errotu da eskola gure Herrian. Herriko jai, ospakizun, edo ekitaldi kulturaletan eskolako presentzia ezinbestekoa da. Ikasleak batzutan, irakasleak besteetan.

Herritik sortutako Musika Eskola, herriarentzat jardun du 40 urteetan eta egiten dakiguna eginez,  hori ospatzea nahi dugu 2023-24 ikasturtean zehar.

2023-24an, 40.URTEURRENA OSPATZEKO EGINGO DITUGUN EKINTZAK

  1. Miserableak 30 urte

Gabonetako kontzertuan gogorazi genuen Miserableen 30.urteurrena. Gure taldeak Musikalaren abestiak jo zuten eta guraso eta partehartzaile oihen laguntza izan genuen. Partehartzaileen artean  pegatinak banatu genituen.

  • Erakusketa

40. Urte hauetako historia argazki eta bideoen bitartez kontatu nahi dugu. Bedelkar elkartearekin elkarlanean egingo dugu erakusketa  Maiatzaren 27tik ekainaren 8ra. Herriko komertzioei luzatu diegu gonbidapena eta oso harrera ona izan du. Bergarako 58 denda, tabernak…. Hartuko dute parte erakusketan.

40.urteurrenean, instruementu ezberdinen topagune bihurtu nahi izan dugu Bergara. Herri ezberdinetako musikariak Bergarara etorriko dira.

  • Debagoienako piano jaialdia Bergaran.

Debagoienako piano jaialdia Bergaran egingo da. Oñati, Eskoriatza, Arrasate, aretxabaleta eta soraluzeko  .Adin ezberdinetako 71 pianojole hartuko dute parte Otsailaren 25ean Seminarixoan goizeko 9:30etatik egingo den jaialdian. Musika Eskolen elkartea eta Bergarako Udalak izango dira babesle nagusiak. Izan ere, asteburu berean euskal herri osoan ospatuko dira piano topaketa ezberdinak. Azkoitin, Legazpin, Durangon, Astigarragan.

  • Iñauterietan egiten den sorgin dantzan eta erramu zapatuan FANFARREaren aurkezpena.

Aurtengo proiektuen artean Fanfarrea sortu dugu.

Dantza eskola sortu genuentik talde musikal finkoa gure dantzariei laguntzeko faltan botatzen genuen, eta aurten hainbeste urtetatako eskaera eta ametsa gauzatzen dihardugu fanfarrearrekin. Aritz Alustizak zuzentzen du eta instrumentu anitzak daude bertan. Bibolinak, trompeta, tronboia, trikitiak akordeoia, perkusioa….aurreestrenaldia aurreko astean , iñauterietan izan zen eta estrenoa erramu zapatuan izango da.

  • Flauta topaketa

Legazpi, Astigarraga, Zestoa, Lesaka, Bera, Zumaia,Herrera( Donostia), eta Loatzoko Musika Eskoletako flautajoleek elkartuko dira Bergara apirilaren 13an, Mariaren Lagundiako elizan kontzertua eskaintzeko.

  • Debagoienako soka topaketa.

Lehen aldiz eta 40. Urteurrenarekin bat eginda Bergaran elkartuko dira bailarako sokazko instrumentujoleak. Horrelako topaketa bat antolatzen den lehen aldia izango da . Arrasate, Aretxabaleta, Oñati, Soraluze… Apirilaren 20an, 13.00etan izango da.Hasiera batean Seminarixoan egite aurreikusten da, baina ondo aztertu behar dugu zeren dagoeneko askok eman dute izena eta seminarixoan ez direla sartuko denak uste dugu…

  • Irakasleen emanaldia

Apirilean Musikako ostegunean irakasleok egingo dugu emanaldia Irizar Jauregi parean eguraldi ona eginez gero. Aste osoan hogei urteetan bezela, ikasleak izango ditugu egunero jotzen, dantzan, abesten…. eta aurten, kalean ostegunean irakasleok izango gara protagonistak. Gure arteko hainbat talde sortuko ditugu eta musika mota ezberdinak jotzeko asmoa dugu.

  • EIO , euskadiko ikasleen orkestra.

25. Urteurrenean, Euskadiko Orkestra etorri zan Bergarara, Udalari esker.

Gure ikasleen presentzia Euskadiko ikasleen orkestretan , garrantzitsua izan da azkenengo urteetan. Hori dela eta, egoki ikusten dugu EIO Bergarara ekartzea. Eusko Jaurlaritzako proiektua da eta Erlantz Fernández arduraduna da. Aurreko asteburuan izan ziren frogak eta aurten berriz hiru bibolinjole Bergararrak gainditu dituzte frogak. Beraz, aprilaren 6an, Bergaran izango dira jotzen. Gasteiz, Bilbo eta Donostian ere emango dute kontzertuak.

EIO, APIRILAREN,6an, 12:30ean Sta. Marina elizan  izango da.

  • 40. Urteurreneko abestiaren audio eta bideao grabaketa
  • Ikasleekin grabaketa txukun bat egitea nahi dugu. Bideo bat abesti batekin.
  • Aurreko ikasturtean Idoia Asurmendirekin sortu zure kantua tailerra egin genuen Musika Eskolan. Oso abesti polita sortu zuten gure ikasleek Idoiaren laguntzarekin eta 40. Urteurreneko kanta moduan hori erabiltzea erabaki genuen.Instrumentu ezberdinetarako moldaketa egin beharko da eta Enrike Txurrukari propostu diogu.

Bergarako AURYN  musika estudioan egingo dira nahasketa eta grabaketa.

Grabaketa honen bueltan ikastetxeetan LH5 eta LH6 ikasleei zuzenduta, Idoia Asurmendirekin egingo da ikastaroa. KANTUA SORTUZ, KANTUA BIZI. Abestiaren sortze prozesua nola izan den azaltzea eta ariketak egitea da ikastaroaren helburua. Bide batez,ikasleek  40.urteurreneko kanta ikasiko dute eta euren irudiak aterako dugun bideoklipean sartzea da gure asmoa.

  1. Hamellingo Txirularia, Iñigo Casali musikaegile nafarroaren opera.

BAM elkarteak bultzatuta, 2024ko udazkenean estrenatuko da. Opera euskeratze prozesuan dago eta 2024an hasiko ditugu ensaioak.

  1. Udaberriko jai-Musika eguna-ospakizuna

Herriko taldeak gonbidatu ditugu musika egun hau ospatzera: Bergarako Banda, Bergarako Orkestra, Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza, Bergarako txisrulariak….

Kalejira ezberdinak egin , poligonotik, parketik, bolutik…. Irtengo dira, baina kontzertua espoloian egingo dugu. Hiru Kanta egingo ditugu talde guztiok batera: Euskal Herrian Euskaraz, Alfredo Gz. Chirlaqueren Musika Eskolako Martxa( 35 urte betetzen dituena, 1989koekainaren 6an, 1.udaberrko jaian estrenatu zen) eta Idoia Asurmendik gure ikasleekin sortutako kanta.Ondoren Herri bazkaria eta erromeria egingo dogu, duela 35 urte bezala.

Jai egun hau, hainbeste urteetan bolondres lanetan ibili  den jendea gogoratzeko erabiliko dugu. Argi daukagu gure proiektua Herritik sortu zela eta herritxar askori sor diogula gaur daukagun Musika Eskola. Horiek omendu nahi ditugu. Dagoeneko 40 urteetan zuzendari batzordetik pasatako 145 bolondresen izena jaso dugu.

Eskerrak:

Oso argi daukagu Herriko Musika Eskola bat ezin dela Aurrera atera laguntzarik Gabe eta zorionez 40 urteetan laguntza asko izan dugu. Ospakizun hau Aurrera eramateko ere, beti bezala, Udalaren babesa ezinbestekoa da. Imanol Sta. Marinako parroko berria ere, aurrekoak bezala eskuzabal hartu gaitu eta elizako ateak zabaldu dizkigu. Mariaren Lagundia, zer esanik ez. Komunidadeari esker gaude gauden tokian. Beti esaten dugu, Herriarentzat sekulako oparia izan zela Musika Eskolak erabiltzen duen eraikina. Eta gaur egun ere, beti prest azaltzen dira eliza kontzertuetarako erabiltzeko. Lehen esan doten bezala bolondres lanean dihar duten guztiei mila esker. Azkenengo urteetan bailarako hainbat empresa laguntza ematen digute. Aurten 40. Urteurrena Aurrera eramateko dirulaguntza gehiago jaso dugu honako enpresetatik: Goizper, Soraluze, Ugatu, Mondragon ensembly, Royde, Erreka, Fagor ederlan eta Ecenarro.

Ekintza guztiak Aurrera eraman eta Finanziazio gehiago lortzekoa merchandising ere prestatu dugu. Poltsak 10€tan salduko ditugu, eta Bretxa, Alizia eta Peter paneko grabaketak ere salgai ditugu.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude