Bergarako Musika Eskolako Alizia Musikalak badauka protagonista


Bergarako Musika Eskolako Alizia Musikalak badauka protagonista.

Hogeitalau ikaslek aurkeztu ziren kastignera eta benetan maila altua erakutsi zuten guztiok.Bikain aritu ziren . Frogak ez baitziren errazak izan.

Baina, lortu dugu, badaukagu ALIZIA!!! Alaine Egizabal, izango da gure hurrengo musikalaren protagonista.

Alainek 13 urte ditu. Sei urterekin Hasiberrien abesbatzan hasi zen kantuan. Ordutik hainbat espektakulo txikietan hartu du parte, Erlauntzaren Sekretua, Benan begigorri monstruoa. Antzerki eta dantza ikastaroak ere egin ditu, Aitziber Garmendia, Sara Cozar eta Irene Hernandorekin. Gaur egun, Flauta eta Hizkuntza Musikala ikasten du Musika Eskolan eta Gazte Banda eta Haurren abesbatzako kide ere ba da.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude