Euskalherriko Flauta Topaketa 2017, otsailaren 10ean, ostirala, egun osoan zehar ospatuko da Bilboko Kontserbatorioan. Euskal Herriko 100 flautista baino gehiago, adin guztietakoak, ikasleak eta profesionalak, flautaren inguruko hainbat ekitalditan elkartuko dira: 100 flauta kontzertua, solista kontzertua, flauta taldeen lehiaketa, erakusketa….Bergarako musika eskolako 7 flautistek 100 flauten kontzertuan parte hartuko dute: Guridiren Ezpatadantza de Amaia, R.Djawadiren Game of trhones eta Blues Brothersen Gimme Some Flutin joko duten.
Ekitaldi hau arratsaldeko 19:45ean hasiko da.