Bergarako Musika Eskolako Gabonetako Kontzertua


.

Bergarako Musika Eskolak (BME) Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 22an, 18:30ean, Udal Pilotalekuan. 400 lagun inguruk hartuko du parte talde ezberdinetan banatuta eta berezia izango da emanaldia; izan ere, urtarrilaren 6an 30 urte beteko dira BMEk euskarazko Miserableak musikala estreinatu zuenetik, eta obra hartako abestiak izango dira entzungai, besteak beste, beste askoren artean. Hauxe da egitarau osoa. Bergarako Musika Eskolako honako taldeek parte hartuko dute: Suzuki taldea eta Musika eta Sormen tailerreko ikasleak, Trikiti,pandero perkusio eta dantza taldeak, Hasiberrien abesbatza, Haurren abesbatza, Gazte Banda, Orkestra Sinfonikoa, eta eskolako gurasoak eta Miserableak 30.urte abeslariak

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude