BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA


Abenduaren 20n, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Bergarako udal pilotalekuan, ohiko gabonetako kontzertua eskainiko dugu: Suzuki eta musika tailerreko ikasleak, triki, perkusio, dantza, akordeoi, soka taldea,  hasiberrien eta haurren abesbatzak, gazte banda, orkestra sinfonikoa, txistu taldea, kantu ikasleak, koraleko ikasleak, hizkuntza musikala eta musikoterapia ikasleak….denetik izango dugu, guztira 300 ikaslek hartuko dute parte.

Kontzertu honetarako sarrerak musika eskolan daude salgai eta egunean bertan udal pilotalekuko lehiatilan ordubete lehenago: 12 urtetik beherakoentzat 2€tan  eta gainerakoentzat 4€tan.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude