Dantza eta musika ikuskizuna San Martin plazan


Hiru urteko ibilbidearen ostean, Udalak bultzatutako dantza eskola sendotzen ari da.
Eneko Galdos, dantzari eta irakaslearen gidaritzapean, haur, gazte zein helduek, dantza herrikoiak lantzeaz gain, sormen lanak ere egiten ari dira.
Herriari egiten ari den lana erakusteko, mimo handiz prestatutako ikuskizuna eskainiko dugu datorren ostiralean, EKAINAREN 9an, gaueko 22:00etan SAN MARTIN PLAZAN.
Oraingo honetan Ikasle, irakasle eta gurasoak osatutako orkestra izango dute lagun gure dantzariak. Ahotsa, trikitia, panderoa, akordeoia, bibolina, biolontxeloa, kitarra akustikoa, baxua, flauta, txistua, dultzaina, tronpeta, bonbardinoa, tuba eta bateria.
Dantzak egin ahal izateko, musika estilo desberdineko moldaketak eginez, Xabier Solanoren fandangoa, Ezptadantza amaya, Amelieren soinu bandako abestia, Huntza taldearen kalejira, folk Musika…..
Eta aurkezle lanetan: Alaine Egizabal eta Beñat Cortabarria
Animatu eta ikuskizunaz gozatzera gerturatu!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude