Dantza eta musika ikuskizuna


Bergarako Musika Eskolak antolatu eta udalaren laguntzaz, Ekainaren 8an, ostirala, gaueko 22:00etan eskolako dantza ikasleek eta ikasle, irakasle eta gurasoz osaturiko musikari taldeak Dantza eta Musika ikuskizuna eskainiko du Espoloian (euria eginez gero, seminarixoa aretoan).

Guztira 60 dantzari eta 20 musikari oholtza gainera igo eta gozatzeko aukera izango dugu: euskal dantza tradizionaletik, sormena landuz, koreografia desberdinak eskainiko digute.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude