EIO ORKESTRAren KONTZERTUA


Bergarako Musika Eskolaren 40. urteurrena dela eta, gure ikasle guztientzat eta, oro har, Bergarako publikoarentzat oso interesgarria den kontzertua antolatu dugu.


Euskadiko ikasleen orkestrak, EIOk, kontzertua eskainiko du apirilaren 6an, larunbata, eguerdiko 12:30etan Santa Marina elizan.Oso errepertorio interesgarria da, eta oso ohikoak ez diren instrumentuak ikusi ahal izango ditugu, hala nola harpa.


Orkestra hau kontserbatorioetako eta Musika eskoletako 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek osatzen dute, eta hautaketa-prozesu bat igaro dute orkestran jo ahal izateko. Oraingoan hiru biolin jotzaile bergarar izango dira: Beñat Askargorta, Alazne Suinaga eta Lander Mujika.


Iker Sanchezek zuzenduko du orkestra. Kasualitatez, eskolaren 25. urteurrenean Euskadiko Orkestrak jo zuen Bergaran, eta orduan ere Iker Sanchezek  zuzendu zuen Euskadiko Orkestra.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude